WEBGUNEAK

Markerrek webguneak sortzen ditu, erabiltzeko errazak diren estandar eta diseinuetan oinarrituakinfo

Garapen alorra

Diseinuak eta Programazioak bat egin dute egungo Internet sortzeko

Internet aldatzen ari da negozioak egiteko modua. Egunetik egunera, Interneten sartzeko konexioen kopurua gero eta handiagoa da. Gizarte aldaketa horrek hainbat alorretan eragiten dio zure enpresari, bezeroekin, zure lagunekin edo balizko bezeroekin harremana izateko moduari, alegia.

Internetek nola funtzionatzen duen badakigu, baita sarearen zirrikituak ere, eta horrekin bat egiten dugu softwarea. Teknologiaren esparruan izan diren aldaketen erritmoa zoroa da. Gure oinarriak dira industriak onartutako estandarrak gure irtenbideen eskalagarritasuna eta garraiagarritasuna ziurtatzeko.

Kudeaketa programatzaileak gara. Badakigu zein diren, datuak erabiltzeari eta ustiatzeari dagokienez, zure enpresak dituen arazoak. Behar den garrantzia ematen diegu aplikazioen segurtasunari eta egonkortasunari. Gainera, gure komunikazio departamentuak gure proiektuen argitasuna eta erabilgarritasuna zainduko du.

Komunikazioen sektorean aitzindariak diren enpresekin lan egiten dugu. Zure irtenbideak on-line egonen dira, 24/7.

Ahal den guztietan, zure enpresaren hardware eta softwarearen pieza guztiak koordinatzen ditugu, bezero edo hornitzaileei Interneten goreneko kalitateko zerbitzuak eskaini ahal diezazkiezun. Integrazioa gaur egungo gaia da.

Kontaktua dugu eta aktiboki parte hartzen dugu Interneteko programatzaileen komunitatearekin. Teknologiari dagokionez, ez gara geldirik egoten, eta Interneteko programazioari eragiten dioten berritasun guztien berri izaten dugu etengabe. Ez gara atzean gelditzen.

Software, hardware eta Interneteko gai guztiei buruzko aholkuak ematen dizkizugu. Jo guregana, eta tratamendu pertsonalizatua emanen diogu zure kasuari.