WEBGUNEAK

Markerrek webguneak sortzen ditu, erabiltzeko errazak diren estandar eta diseinuetan oinarrituakinfo

Komunikazio alorra

Diseinuak eta Programazioak bat egin dute egungo Internet sortzeko

Markerren badakigu zure enpresaren edo produktuen irudiak garrantzi handia duela. Gure teknikariek itxura emanen diote zure ideiari, kanpotik zure enpresatik antzematen den irudia aldi berean eraginkorra eta naturala izan dadin.

Gure iritziz, komunikazioa artea da, bai estiloaren esparruan, bai idazketaren eremuan. Hori dela eta, gure taldean pisu bera dute sortzaileek eta erredaktoreek, eta emaitza orekatuak lortzen dira, bai eskuz, bai sagua erabiliz.

Garapen departamentua ikuskatzen dugu, Markerrek egindako proiektuek irudi egokia izan dezaten.usagarritasuna, erabilgarritasuna o unibertsaltasuna gisako hitzak gure eguneroko hiztegian daude.

Diseinuak egokitzen ditugu benetan duzun behar horretara, eta neurrian egindako orientazioa ematen diegu. Zure errentagarritasuna bilatzen dugu, eta, horretarako, sektoreko enpresa aitzindariekin elkartzen gara, zure inbertsioa ahalik eta egokiena izan dadin.

Irudigileak garenez, gaitasun osoa jokoan jartzen dugu logotipoetan, ikonoetan, marrazkietan... era berean, atarramentu guztia ateratzen diogu arte grafikoen merkatuan urtetan hartu dugun esperientziari.

Aholkua ematen dizugu irudiari eta komunikazioari dagokien kontu guztien gainean. Jo guregana, eta tratamendu pertsonalizatua emanen diogu zure kasuari.

Behar duzun informazio mota

Ondoko alorrari dagokionez
Harremanetan jartzeko datuak
Zure kontsulta

Zure eskaerari erantzuteko behar den denboran soilik gordeko ditu Markerrek harremanetarako eman dituzun datuak, eta erantzuna eman ondoren bere sistematik ezabatuko ditu betiko.

Inprimaki honetan agertzen diren datuak ez dira nahitaez bete behar. Askatasun osoz betetzen ahal dituzu, baina kontuan hartu zurekin harremanetan jartzeko biderik ematen ez badiguzu ezin izanen garela zurekin harremanetan jarri.